Landare eta Lore Azoka egin dute gaur Zigordia kalean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 3a, 16:31

Bertako eta kanpoko saltzaileek lore eta landare eskaintza zabala aurkeztu dute, baita landareekin egindako artisau produktuak ere.

Eguraldia lagun, giro polita izan da gaur goizetik 14:00ak aldera bitartean Lore eta Landareen 13. Azoka. Jende dezente bertaratu da bertako eta kanpoko saltzaileen eskaintza zabala ezagutzera. Alde batetik, baziren landareak eta loreak: barnekoak, sasoikoak, usaindunak zein zuhaixkak... eta, bestetik, landareen munduarekin harremana duten artisau produktuak ere aurkeztu dituzte: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta bitxiak, besteak beste.