Pagoeta Egunean, ametsa beteta

Gorka Eizagirre - Aiora LarraƱaga 2023ko eka. 4a, 17:46

Ana Mosquera zarauztarrak ere lortu du gaur goizean kuttuna duen Pagoeta mendira igotzea, herrikideekin Pagoeta Eguna ospatzeko.

Pagoeta Eguna ospatu dute gaur, eta, eguraldia lagun, jende asko bertaratu da Aiatik eta Zarauztik goiz-pasa egitera. Ana Mosquera zarauztarrak ere lortu du gaur goizean, 20 urte eta gero, hain kuttuna duen Pagoeta mendira igotzea, herrikideekin Pagoeta Eguna ospatzeko.

Mosquerak ELA gaixotasuna dauka eta gurpil bakarreko bizikleta baten bidez igo dute tontorrera. Hain zuzen ere, 09:00etan Aiako herrigunean bildu dira Mosqueraren lagunak eta Montes Solidarios elkarteko kideak, tontorrera mendi ibilaldia abiatzeko, eta taldean igo dira tontorrera.