Urtetak goratu ditu emakume palistak

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 5a, 10:00

Karmele eta Joneren ordezkoa nagusitu dira Emakumeen Pala Txapelketako final nagusian, bi jokoak aise irabazita Maitane-Leire bikotearen aurka.

Giro ederra nagusitu zen ostiralean, Urtetako pilotalekuan, Emakumeen Pala Txapelketako finalean. Ikusle askorekin, partaideak gogotsu, eta lagunak, guraso nahiz familiartekoak animatzeko irrikaz.

Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka jokatu zuten lehenik Miren-Loreak Saioa-Maitaneren aurka. Partida oso gogorra bezain estua izan zen, baina azkenean Miren-Loreak irabazi zuten 10-9 eta 10-8 emaitzekin. Tanto ikusgarriak ikusi ahal izan ziren lehian zehar, gainera.
 
Final nagusian, Karmelek eta Joneren ordezkoak sekulako partida jokatu zuten eta aukera gutxi eman zioten Maitane eta Leireri. Hauek jokoa aldatzen ziren arren, oso serio jarraitu zuten Karmelek eta konpainiak, eta bi jokotan irabazi zuten txapelketa: 10-5 eta 10-2 izan zen.

Txapelketa behar bezala biribiltzeko, sari banaketa egin ondoren, afari ederra egin zuten Urtetako soziedadean partaide eta antolatzaileek. Antolatzaileek, bide batez, eskerrak eman  dizkie Zarauzko Udalari, Zurekin elkarteari, Kirkilla jatetxeari eta Euskalduna tabernari.