Bazkideentzako Madrilera bidaia antolatu du Udaberri Jubilatu Elkarteak

Andrea Zipitria 2023ko eka. 5a, 13:30
Udaberri elkartea. (Zarauzko Udala)

Urriaren 1etik 6ra bitartean izango da bidaia, eta xehetasun guztien berri emateko bidaiaren aurkezpena egingo dute ostegun honetan, 11:00etan, Udaberri Jubilatuen Elkartean.

Udaberri Jubilatuen Elkarteak bidaia bat antolatu du Madrilera, El Corte Ingles bidaia agentziarekin elkarlanean. Urriaren 1etik 6ra izango da bidaia, eta Equo Aranjuez hotelean hartuko dute ostatu. Sei egun horietan bisitatu egingo dituzte: Madril, Chinchon, Consuegrako haize-errotak, Toledo, Almagro eta Puy de Fu parke berria. Baita ere musikal bat ikusteko aukera eskainiko da eta Protos bodegan bazkaria egingo dute.

Ekainaren 23ra arte egin ahal izango da bidaiaren erreserba, El Corte Ingles bidaia agentziaren dendan. Horrez gain, ostegun honetan bidaiaren aurkezpena egingo dute Udaberri Jubilatuen Elkartean. Bertan emango dituzte xehetasun guztiak. 11:00etan jarri dute hitzordua.