Erantzun bikaina izan du Mefsst! jaialdiak

Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 14:00

Musika Errebolta Feministaren seigarren topaketak egundoko giroa piztu zuen larunbatean Hiruputzu gaztetxean.

Mefsst! Musika Errebolta Feminista jaialdia ospatu zuten larunbatean, Hiruputzu gaztetxean, emakumeen parte hartze nabarmenarekin. Jo Mari jo! lelopean, egun osoko egitarauaz gozatu zuten; izan ere, solasaldia, tailerra, lagunartek bazkaria eta kontzertuak izan zituzten. Sei urteko etenaren ondoren, jaialdia berreskuratu zuten antolatzaileek, eta erantzun bikaina izan zuten zentzu guztietan.

Argazkiak: Sara Odriozola / Mefsst!