Tximistxharri enpresak egingo ditu Hegoaldeko pabilioien eraisketak

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 10a, 13:00
Arregi pabilioiko industri-aurriak, Araba kaletik. (Aritz Mutiozabal)

400 ibilgailu ingururi lekua emango dien aparkaleku eremu bat prestatuko dute bertan.

Lehiaketa behin lizitaziora atera ondoren, Zarauzko Udalak Tximistxharri SL enpresari adjudikatu dio Araba eta Bizkaia kaleen artean kokatuta dauden pabiloi industrialak eraisteko lanak, bertan 400 inguru ibilgailurentzako aparkaleku eremua prestatzeko.

Aparkalekuaren kokalekuan Hegoalde eremuan egongo da, Construcciones Metalicas Arregi eta Manufacturas Zarautz pabiloien industria-aurriak dauden tokietan. Hain zuzen ere, enpresa esleipendunak eraisketa eta garbiketa lanak egingo ditu, eta bere kontratua 227.143,62 eurokoa (187.722,00 euro + 39.421,62 euro BEZ) izango da.