Ikasturte amaiera honetan, Zarauzko ikastetxeak herritar zientziaren proiektu bat garatu dute Eraztun Berde Urdinaren baitan. Hain justu ere, horretan jardun dira ikastetxe guztietako HH 4 eta 5, LH 1, LH 4, DBH 1, DBH 3, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak. Ekimenaren helburua izan da "ingurumenarekiko sentsibilizazioa lortzea, ikastetxeak Eraztun Berde Urdina bere egitea, naturaz gozatzea eta, baliabide horren bitartez, ikerketa, zaintza eta iritzi kritikoa bezalako konpetentziak garatzea".
Eraztun Berde Urdineko gune interesgarriak banatu dira ikastetxeen artean, hurbiltasunaren arabera egin dute banaketa. Hala, hainbat irteera egin dituzte Eraztun Berde Urdineko hainbat eremuetara. Txango horietan aztertu dute bertako biodibertsitatzea ondoren behaketak egin dituzte.