Santa Klara birgaitzeko proiektua idazteko lana lehiaketara atera du udalak

Erredakzioa 2023ko uzt. 16a, 18:00
Santa Klara komentua. (Zarauzko Udala)

Zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikorako lana ere lizitaziora atera du. Bi lehiaketa publikoen gehienezko aurrekontua 797.330,72 eurokoa da (BEZ barne).

Zarauzko Udalak lehiaketara atera ditu Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko obraren proiektua idazteko eta zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa emateko lanak. Lizitazioaren gehienezko prezioa 797.330,72 eurokoa izango da (BEZ barne) orotara.

Hain justu ere, lanen exekuzio-proiektua idazteko 478.398,43 euro (BEZ barne) aurrekontua zehaztu dute, eta zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikorako, berriz, 318.932,29 euro (BEZ barne).