Iñurritzako oinezkoen behin-behineko azpiegitura desmuntatzen hasi dira

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 19a, 16:16

Desmuntatze lanak astebete inguru iraungo dute.

Iñurritzako trenbide azpiko pasagune berria egiteko lanak medio, oinezkoen behin-behineko azpiegitura erabili behar izan da azken urtean. Bada, aste honetan bertan hasi dira desmuntatzen alternatiba gisa erabili den oinezkoentzako behin-behineko pasarela, pasa den astean Euskal Trenbide Sareak Iñurritzako trenbide azpiko pasagune berria ireki ondoren. Astebete inguru iraungo dute lanek.