Konrado Mugertzaren 'Zura eta Ura' erakusketa, gaurtik aurrera Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 29a, 16:30

Bertan, ontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordezkatzeak ekarri duen kolorearen eta identitatearen galeraren inguran hausnarketa bultzatu nahi du Mugertzak.

Gaurtik hasi eta urriaren 15era bitartean, Konrado Mugertzaren Zura eta Ura erakusketa izango da ikusgai Photomuseumen. Argazkiz eta idatziz osatuta egongo da, eta bertan, ontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordezkatzeak ekarri duen kolorearen eta identitatearen galeraren inguran hausnarketa bultzatu nahi du Mugertzak. 

Erakusketaren izenari jarraiki, zura eta ura dira irudien eta testuen protagonistak, Mugertzak dioen moduan, "hausnarketa honen elementu sortzaileak". Hain zuzen, erakusketa Bilboko Itsasmuseumen ekoiztua da, eta gaurtik urrira bitartean zarauztarrek herrian gozatzeko aukera izango dute. Asteartetik igandera egongo da ikusgai, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.