Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30erako, zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde eta emakume langileen esplotazioren aurka, besteak beste. Hala, iraila hasieran egin bezala, Zarauzko Koordinadora Feministak herrian greba feminista antolatzeko Asanblada Feminista egingo du. Biharko jarri du hitzordua, 18:00etan, Gaztelekuan.
Saioa euskaraz dinamizatuko dute, baina norbaitek behar izanez gero, gaztelerara itzulpena egingo dute. Gainera, haurrak zaintzeko zerbitzua ere izango da. Bileran parte hartu eta haurrak zaintzeko zerbitzua behar dutenek bfzarautz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua.