Antoniano kiroldegira aldatu dute EAJren ekitaldia, eguraldi kaskarragatik

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 1a, 10:30
EAJren iazko ikasturte hasierako ekitaldia (Hitza)

Jeltzaileen ikasturte hasierako saioa izango da, eta 19:30etik aurrera egingo dute.

EAJk gaur abiatuko du ikasturte politikoa eta, ohi bezala, Zarautzen egingo du ekitaldia. Hasiera batean, malekoian egin asmo zuten saioa,baina eguraldi kaskarra aurreikusten denez, Antonianoko kiroldegira lekualdatu dute. Hitzordua aurrez zehaztutako bera izango da, 19:30ean.

Ekitaldian ondorengoek hartuko dute parte: Nerea Eguren EGIko ordezkariak, Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko presidenteak eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak.