ZAEk ate irekiak egingo ditu herritarrak arraunera animatzeko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 7a, 12:25
ZAEko gazteak.

Deialdia 12 urtetik gorako neska-mutilei dago zuzendua eta interesa badute, arraun taldeak Ubegun industrialdean duen egoitzara bertaratu beharko dute gaur 17:30ean.

ZAE Zarautz Arraun Elkartera arraunlariak batzeko ate irekiak antolatu ditu gaur arratsalderako klubak berak, Ubegun industrialdean duen egoitzan. Zehaztu duenez, 17:30ean jarri dute hitzordua eta 12 urtetik gorako neskak zein mutilak animatu ditu parte hartzera, gazte nahiz heldu, datorren arraun denboraldiko harrobiko taldeak osatzeko.