Ostiralean, hilak 15, eskainiko dute Txalo Produkzioaken 'Baginaren bakarrizketak' antzezlana Modelon, eta dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak, hemen.
Emanaldia 20:00etan izango da, eta bertan, adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdineko 200 emakumeri egindako elkarrizketen emaitzaz gozatu ahal izango dute ikusleek. Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Etxebarria eta Intza Alkain dira komedia honetako aktoreak.