Zarauzko pentsiodunek kaleak hartu dituzte atzera berriro eta gogorarazi dute beren borroka oraindik ez dela amaitu. Hori horrela, udako etenaldia atzean utzita, pentsio duinak aldarrikatzeko protestei berrekin diete. Gaurtik hasita astelehenero egingo dituzte 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan elkartuta.
Ohi bezala, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu dute eta erosahalmena galdu dutela salatu dute bizitza nabarmen garestitu delako. Era berean, zaintza lanak erdigunean jarri dituzte herriguneko kaleetan egin duten manifestazioan.