Iparla aldera irteera antolatu du Pagoetak iganderako

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 11a, 16:30

Izena hilaren 15a baino lehen eman behar da Mendizabal kinkila dendan.

Udako atsedenaldiaren ondoren, Pagoeta Mendizale Elkarteak igande honetan ekingo dio berriz mendi irteerei. Iparla mendilerro aldera joango dira (Nafarroa); irteera Bidarrain hasi eta Izpegin bukatuko dute, 14 kilometroko ibilbidea osatu ondoren.

Ibilbidea GR10etik egingo dute: Baztan eta Baigorriko Errobi ibaien banalerroa osatzen duen gailurreriatik, mugatik barna eta bi Nafarroak bisitatuz. Irteerak ez du zailtasun teknikorik, baina bost ordu eta erdiko iraupena izan dezakeela aurreikusten dute antolatzaileek.
 

Izena Mendizabal kinkila-dendan eman behar da ohi bezala, hilaren 15a baino lehen. Igandeko irteera 07:30ean egingo dute, Agueseko biribilgunetik.