Erein argitaletxeak gaur goizean aurkeztu du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako 2021eko eta 2022ko sarituen lanekin osatutako liburua. Uxue Razkin editorearen gidaripean, Juan Mari Atutxa dimarra eta Maite Arruti zarauztarra izan dira agerraldian beraien narrazioen berri ematen; beste idazle saritu batzuek ikus-entzunezko bidez hartu dute parte.
Euskarazko liburuak sei narrazio jasotzen ditu, eta horietako hiru zarauztarrenak dira: aipatu Maite Arrutiren Zer kontatzen ari zara? lanarekin batera, Nerea Arrutiren Lope de Aguirre, traidorea eta Aritz Mutiozabalen Harria narrazioak jaso dituzte. Beste hiru lanak honako hauek dira: Karmele Mitxelenaren Begi urdinak, Juan Mari Atutxaren Mandragorak eta azeri-buztanak eta Saioa Alkaizaren Zilbor-hestea.
Goizean aurkeztu dugu Donostian #GabrielArestiSariak liburua. Amaieran Maite Arrutik, XXXIX. edizioko accesitaren irabazleak, "Zer kontatzen ari zara?" bere ipuiaren inguruan hauxe kontatu digu laburrean 👇 pic.twitter.com/jxI57OcUUw
— Erein argitaletxea (@ereinargi) September 12, 2023