Mollarri judo elkarteak ate irekiak egingo ditu irailean

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 14a, 10:00

Hilaren 15ean, 22an eta 29an egingo dituzte saioak, guztiak 19:30ean hasita, Aritzbataldeko azken solairuan.

Bigarren urtez jarraian, Zarauzko Mollarri judo elkarteak ate irekiak antolatu ditu. Irailean izango dira saioak, hain zuzen, hilaren 15ean, 22an eta 29an, guztiak 19:30ean hasita, Aritzbataldeko azken solairuan. Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu, "edozeinek kirol hori ezagutu eta probatzeko aukera izan dezan".