Hasi da Salbide auzoko jaietako atzera kontaketa

Andrea Zipitria 2023ko ira. 14a, 12:00
Salbideko jaiak.

Bihar, ostiralarekin, emango diete hasiera Salbide auzoko jaiei. Batzordeko kideek egitarauaren berri eman dute. Musika, jolasa eta otorduak nagusi izango dira datozen hiru egunetan.

Iraileko hirugarren asteburua gertu den honetan, hasi da Salbide jaietako atzera kontua. Auzoa dotore jantzi dute jada, hainbat balkoi eta leihoetan zapiak jarri dituzte, eta banderatxoak ere prest daude jaiei hasiera emateko; zer esanik ez bertako auzokideak.

Bihar, txupinazoarekin emango diete hasiera auzoko jaiei, eta asteburu osoan zehar luzatuko da egitaraua. Musika, jolasa eta otorduak nagusi izango dira hiru egunetan. Hona hemen egitarau osoa:

Egitaraua:

Irailak 15, ostirala

17:15. Txupinazoa eta txosnaren irekiera
17:15. Haur-jolasak, pintura tailerrak, buruhandiak eta erraldoiak
19:00. Hamarru elektrotxaranga
20:00. Parrillada
22:30. Kontzertuak: Amiltzen eta Matraka-Band

Irailak 16, larunbata

09:00. Diana
10:30. Txirrindulari txikien itzulia + hamaiketakoa
11:30. Haur-jolasak
12:30. Apaxi ipuin kontalaria
14:30. Auzo bazkaria + bertso saio musikatua
Jarraian, haur-jolasak
Jarraian, poteo girotua
22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin

Irailak 17, igandea

11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa
12:00. Herri kirolak
Jarraian, Zarautz Trik taldea auzoa girotzen eta parrillada
14:00. Salbideko zozketa