Giro onean egin dute Kind Surf Challenge surf txapelketa egokitua

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 16a, 12:15

Hondartzako hondakinen inguruko hainbat azalpen entzuteko aukera ere izan zuten gaztetxoek, Mater ontziko kideekin batera. 

Bi aldiz atzeratu ostean, atzo hasi zen Aritz Aranburuk antolatutako Zarautz 4Teens surf txapelketaren zazpigarren edizioa. Hain zuzen ere, Kind Surf Challenge surf egokituko txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean, eta hondartza ere garbitu zuten hainbat gaztek.

Kind Surf Challenge txapelketari dagokionez, giro ona nagusitu zen bertan. Guztira, zortzi enpresetako langileek parte hartu zuten, eta haiei laguntzen jardun zuten egokitutako surfean aritzen diren hainbat kirolari. Ondoren, hainbat gaztetxok Zarauzko hondartza garbitzeko aukera ere izan zuten Mater ontziko kideekin batera. 

(Argazkiak: Gorka Ezkurdia)