Martxa onean ospatu dute XXI. Txirrindulari Txikien Eguna

Andrea Zipitria 2023ko ira. 16a, 13:30

Familia ugari bildu dira bizikleta gainean bi kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko prest. Ondoren, parte hartzaileek hamaiketakoa eta opari zozketa izan dituzte. 

10:30ean elkartu dira parte hartzaileak Salbideko jolas parkean. Bertan familia ugari bildu dira eguraldia lagun, eta herrian zehar bi kilometro eta erdiko ibilbidea egin ondoren, hasitako lekuan amaitu dute . Hamaiketakoa eta opari zozketa egin dituzte ondoren. 

Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez, Zarauzko Udalak hogeita batgarren urtez antolatu du egitasmoa, Zarauzko Zikloturista Elkartearekin batera.