Zarautz Abesbatza eta ZarautzTrik kultur elkarteko ikasleak kantuan ariko dira Amezketan larunbat honetan

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 19a, 10:00
Zarautz Abesbatzako kideak, kontzertu batean. (Artxiboa)

19:00etan hasita, 20:30 ingurura arte ariko dira kantuan, Fernando Amezketarraren heriotzaren 200. urteurrena dela eta.

Zarautz Abesbatza eta ZarautzTrik kultur elkarteko ikasleak kalez kale ariko dira kantuan larunbat honetan, hilak 23, Amezketan. 19:00etan hasita, 20:30 ingurura arte ariko dira kantuan, Fernando Amezketarraren heriotzaren 200. urteurrena dela eta.

Bertan, euskal kantu polifonikoak, folkloreak nahiz Xabier Letek amezketarrari eskainitako hainbat bertso abestuko dituzte. Zarautz Abesbatzak herritarrei gonbidapena egin nahi die, "denek batera arratsalde eder bat pasatzeko".