Etxebizitza Sindikatuaren aurkezpenak egingo dituzte Zarautzen eta Zumaian

Andrea Zipitria 2023ko ira. 19a, 14:00
Zarauzko etxebizitzak Vista Alegretik.

"Kalitatezko etxebizitza doako eta unibertsalaren alde" lan egiteko sortu berri dute Etxebizitza Sindikatua. Aurkezpen ekitaldiak egingo dira hilaren 26an eta 28an, Zarautzen eta Zumaian, hurrenez hurren.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideek jakitera eman dutenez, Etxebizitza Sindikatua sortu dute eskualdean, "kalitatezko etxebizitza doako eta unibertsalaren alde" borrokatu ahal izateko. Nahi guztiak plazaratzeko Urola Kosta mailan bi aurkezpen ekitaldi iragarri dituzte; Zarautzen eta Zumaian izango dira, hain zuzen ere. 

Irailak 26

Zarautz, 18:30ean, Gaztelekuan.

Irailak 28

Zumaian, 18:30ean, Etxape Zentro Sozialistan.