Mus txapelketa antolatu dute Itxasmendiko jaietan

Andrea Zipitria 2023ko ira. 19a, 13:00
Azken Portuko Mus Txapelketa.

Larunbatean 16:00etan hasita izango da txapelketa Itxasmendi elkartean. Sari ederrak izango dira lau bikote onenentzat.

Itxasmendi elkarteak mus txapelketa azkarra antolatu du larunbat honetarako. Izen-ematea elkartean bertan egin beharko da txapelketa baino lehenago, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.

Txapelketako lehenengo lau sailkatuentzat sariak izango dira. Lehenengo bikoteak, bi ardo kutxa, bi kaba botila, bi txuleta, egositako bi txangurro, bi kilo txirla eta bi kilo ganba lortuko ditu; bigarren geratzen den bikoteari, bi ardo kutxa, bi txuleta, egositako bi txangurro eta bi kilo ganba emango zaizkio; hirugarrenak, bi ardo kutxa, hiru kilo saiheski eta egositako bi txangurro jasoko ditu, eta laugarren bikoteak, berriz, bi ardo kutxa eta hiru kilo saiheski.