Mugikortasunaren Europako Astea da honakoa, eta aste honetako helburua da gizartea jasangarriagoak diren garraioen inguruan kontzientziatzea. Urtero bezala, Zarauzko Udalak bat egin du egitasmoarekin, eta hainbat ekintza antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean.
Larunbatean, ohiko Txirrindulari Txiki Eguna ospatu bazuen, atzo arratsaldean bizikleta konponketa tailerra izan zen Lege Zaharren Enparantzan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Hainbat herritar bertaratu zen beraien txirrinduen matxurak edo arazotxoak aztertzera, eta ahal zen neurrian mekanikariekin konpontzera.