Asteburu honetan ere zinemazaleek izango dute zer ikusia Modelo aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean, esaterako, Misterio en Venecia filma emango dute. Bost saio antolatu dituzte. Kenneth Branagh da zuzendaria eta aktore protagonistetako bat, eta Agatha Christie idazlearen eleberri bat du oinarri thrillerrak. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Venezian dago girotuta istorioa, eta Hercules Poirot detektibe ospetsuaren itzulera kontatzen du.
Haurrek El colegio de los animales mágicos 2: El origen filma ikusteko aukera izango dute gaur eta bihar. Komedia da, eta bi emanaldi eskainiko dituzte.
Asteartean, azkenik, jatorrizko bertsioan –gaztelaniazko azpitituluekin– ikusi ahalko da Passages filma. 12 urtetik gorakoentzako drama da, eta maitasun eta sexu istorioa du oinarri.
Gaur, larunbata:
16:45: El colegio de los animales mágicos 2: El origen
19:15: Misterio en Venecia
22:15: Misterio en Venecia
Bihar, igandea:
16:45: El colegio de los animales mágicos 2: El origen
19:15: Misterio en Venecia
Etzi, astelehena, Ikusleen Eguna:
17:00: Misterio en Venecia
19:30:Misterio en Venecia
Etzidamu, asteartea:
19:30: Passages (jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin)