Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrek lau urteko espetxe zigorra betearazteko agindua jaso dute berriki, eta Ankerkeria Stop plataformak deituta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, 12:30ean, Lege Zaharren Enparantzan.
Joan den ostiral arratsaldean egindako agerraldi batean jakinarazi zuen Ankerkeria Stop plataformak bi gazteen egoera, eta espetxeratze agindua jaso zuten egunetik hamar eguneko epea dute euren borondatez espetxean aurkezteko; bestela, atxilotze agindua abiatuko du Espainiako Auzitegi Gorenak. 2021ean ezarri zien zigorra Auzitegi Nazionalak "armak eta munizioa gordetzea" leporatuta.