Gaur arratsaldean abiatuko dituzte Itxasmendiko jaiak

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 29a, 12:30
Itxasmendiko festak. (Zarauzko Hitza)

Txupina 18:30ean lehertzen denean hasiko dira festak auzoan, eta gaur pintxo-potea eta parrillada, txaranga eta rock kontzertuak izango dira.

Gaur arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Itxasmendi auzoan. "Denetarik eta denontzat" pentsatutako festak izango direla nabarmendu dute jai batzordeko kideek, eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Irailak 29, ostirala
18:30. Txupinazoa, haur eta helduen danborrada, irteera Alfa auzo elkartetik.
19:00. Pintxo-poteoa eta Parrillada, karpan.
20:00. Pasai Txarangak girotutako kalejira auzoko kaleetan.
22:00. Kontzertuak: Sarean, Delient eta Manitu.
Ondoren, DJa

Irailak 30, larunbata
09:00.
Auzoko trikitilariek girotutako diana.
10:00. Tenis txapelketako finalak.
10:00-12:00. Haurren txokoa, Alfa auzo elkartean: marrazki lehiaketa, buruhandien tailerra eta esku lanak. Margoak etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek.
11:30. Hiruko jaurtiketen txapelketa, saskibaloi kantxan. Izen ematea 11:00etan izango da.
12:00. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin auzo elkartetik Itxasmendira.
12:00-14:00. Trikipoteoa eta tenis, hiruko jaurtiketa eta marrazki lehiaketetako irabazleen sari banaketa
14:30. Auzo bazkaria. Paella izango da menuan eta txartelak aurretik jarriko dituzte salgai.
16:00. Trikitilariak.
16:00. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako ginkana Haize orratzeko gazteen eskutik.
17:00. Krossa. Hiru lasterketa antolatu dituzte adinaren arabera banatuta: LH1 eta 2ko ikasleak, batetik; LH3 eta LH4koak, bestetik, eta, LH5 eta LH6koak, azkenik.
18:00. Txokolatada Alfa auzo elkartean.
18:30. ZarautzTrikek girotutako kalekira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin eta erraldoi txikiekin Alfatik Itxasmendira.
19:30-21:00. Fan&Go taldearen dantzaldia eta parrillada.
22:45. Fan&Go taldearen dantzaldia

Urriak 1, igandea
09:00. Auzoko trikitilariek girotutako diana.
10:00. Toka txapelketa.
10:30-13:00. Puzgarriak.
10:30. Bihotzez martxa solidarioa.
11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
12:00. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak karpan aurkeztu beharko dira zuzenean.
12:15. Bihotzez lasterketako sari banaketa.
12:45. Herri Kirolak Izeta Harrijasotzaile eskolaren eskutik.
14:00. Tortilla eta Toka txapelketetako sari banaketa.
15:00-16:30. Puzgarriak.
16:00-17:00. Jalgi dantza taldearen erakustaldia.
17:00-19:00. Dantzaldia Dantzatzeko Prest.com taldearen eskutik.
19:30. Jaien amaiera.