Bihar eta etzi itxita egongo da Zigordia kalea

Aritz Mutiozabal 2023ko urr. 1a, 09:30
Zigordia kalea eta San Frantzisko kaleko bidegurutzea. (Aritz Mutiozabal)

Bi egunetan Zigordia kaleko 18ko etxebizitzan lanak egingo dituztelako itxiko dute.

Zigordia kalea eta San Frantzisko kaleko bidegurutzea itxi egingo dute bihar eta etzi, Zigordia kaleko 18 zenbakiko etxebizitzan egiten ari diren lanak direla medio. Ondorioz, 08:00etatik 11:00era bitartean, Lege Zaharren Enparantzatik egin beharko dira zamalanak.