Dagoeneko eman daiteke izena Kuadrilla Eguneko ekintzetan

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 2a, 16:00
Goitibehera jaitsierako irudi bat. (Artxiboa)

Zehazki, goitibehera jaitsiera, paella lehiaketa eta herri kirolak egingo dituzte, eta urriaren 8a izango da izena emateko azken eguna. 

Urriaren 21ean izango da aurten Kuadrilla Eguna, eta urtero bezala, ohiko ekintzak egingo dituzte egun horretan. Zehazki, goitibehera jaitsiera, paella lehiaketa eta herri kirolak egingo dituzte, eta dagoeneko zarauztarrek eman dezakete izena horietan. Urriak 8a izango da horretarako azken eguna, esteka honetan

Herri kirolei eta goitibehera jaitsierari dagokionez, 16 urtetik gorakoek izango dute bertan parte hartzeko aukera, eta bi sari banatuko dituzte bakoitzean. Lehenengoa, Batela Presten gastatzeko 100 euro, eta bigarrena Argoin Txikiko postuan gastatzeko 50 euro. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, gainera, urriak 6tik 20ra goitibeherak muntatuko dituzte Gaztelekuan, eta horretarako udalak hainbat material eta lanabes eskainiko ditu.

Paella lehiaketan, aldiz, bi kategoria egongo dira; bat 12 eta 15 urte bitartekoentzat, eta bestea 16 urtetik gorakoentzat. Kasu horretan, lehenengo saria Artea pizzerian erabiltzeko 100 euro izango dira, eta bigarrena Mele-melen erabiltzeko 50 euro.