Bi elkarretaratze egin dituzte Guardia Zibilak herritik "alde egin" dezala exijitzeko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 12a, 14:15

Lege Zaharren Enparantzan eta kuartelaren aurrean egin dituzte protestak Sortuk eta Ernaik deituta.

Hispanitatearen Egunean ospatzeko "ezer" ez dutela eta "indar okupatzaileak" Euskal Herritik kanpo nahi dituztela adierazteko bi elkarretaratze egin dituzte gaur eguerdian Sortuk eta Ernaik deituta. Lege Zaharren Enparantzan egin dute lehenengo protesta, eta, handik Guardia Zibilaren kuartelera joan dira manifestariak. Bertan bigarren elkarretaratze bat egin dute 40 lagun inguruk eta ozen exijitu diote Guardia Zibilari herritik "alde egin" dezala.