Dena prest gaur zortzi ospatuko duten Kuadrilla Egunerako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 14a, 13:30
Iazko Kuadrilla eguna. (UKT)

Egun osoko festa antolatu dute ohi bezala eta adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau zabala prestatu dute.

Gazte, heldu nahiz adinekoen kuadrillek kaleak hartuko dituzte datorren larunbatean; izan ere, Kuadrilla Eguna ospatuko dute. Uztaila amaieran egin zuten bilera irekiarekin hasi ziren antolatzen egun osokoa izango den festa, eta, urrirako itxia zuten egitaraua. Adinaren arabera banatu dituzte ekintzak.

4 eta 12 urte arteko haurren gunea Salbideko parkean egongo da eta honako hauek dira bertan eskainiko dituzten jarduerak:

  • 10:00. Kamisetak eta karetak margotzeko tailerra.
  • 12:00. Erraldoi txikiak.
  • 17:30. Kokito eta India antzerki musikatua.

12 eta 18 urte arteko nerabeen gunea, berriz, Lege Zaharren Enparantzan kokatuko dute eta honakoa da bertan aurkituko duten eskaintza:

  • 12:30. Paella lehiaketa.
  • 14:30. Bazkaria.
  • 16:30. Puzgarriak, henna tailerra eta ginkana.
  • 21:30. Ismeder DJa.

18 urtetik gorako herritarrek, azkenik, herri osoan banatuta izango dituzte haiei zuzendutako ekintzak.

  • 08:30. Goitibehera jaitsiera, Vista Alegren.
  • 10:30. Herri kirolak, Munoan.
  • 12:00. Paella lehiaketa, Musika Plazan.
  • 14:00. Bazkaria eta ondoren bingo musikatua, Musika Plazan.
  • 18:30. Burrunba elektrotxaranga, herriko kaleetan.
  • 21:00. Mirua musika taldearen kontzertua, Musika Plazan.
  • 22:30. Gozategiren kontzertua, Munoan.
  • 00:15. Garilak 26 musika taldearen kontzertua, Musika Plazan.

Antolatzaileek gogratu dute, halaber, goitibehera jaitsieran, paella lehiaketan eta herri kiroletan parte hartzeko izena eman behar dela aldez aurretik eta joan den astean itxi zutela horretarako epea.