Euskal kultura eta hizkuntzara hurbiltzeko ikastaroa eskainiko du udalak

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 6a, 17:00

Guztira, ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, eta azaroaren 13tik otsailaren 5era eskainiko dute. Herrira etorritako bizilagun berrientzat zuzendutako ikastaroa da. 

Euskarazko oinarrizko esamoldeak ikasi eta bide batez euskal kultura ezagutzeko helburuarekin, Zarauzko Udalak euskarazko AISA ikastaroa antolatu du herrira etorritako bizilagun berrientzat.

Guztira, ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, eta azaroaren 13tik otsailaren 5era eskainiko dute. Hain zuzen ere, astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan izango dira saioak, goizeko taldea 9:30etik 11:30era eta arratsaldekoa 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea, berriz, urriaren 30etik azaroaren 6ra egongo da zabalik , Udaleko Gizarte Zerbitzuetan -Zigordia kalea, 33-, telefonoz -943 005 127- edo emailez -immigrazioa@zarautz.eus-.