Bazkaria eta kantua larunbatean, Zirikaren eskutik

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 8a, 11:00
Zirikak joan den hilean egin zuen hausnarketa saioa. (Zirika)

Zirika euskara elkartearen kantu-bazkaria izango da larunbatean, "betiko eta oraingo euskal kantak" abesteko. Bazkaria Lagunak erretegian izango da eta oraindik ere eros daitezke txartelak.

Zirika euskara elkarteak kantu bazkaria antolatu du larunbat honetarako, "betiko eta oraingo euskal kantak" abesteko. Bazkaria Lagunak erretegian izango da eta oraindik eros daitezke txartelak, esteka honetan, bakoitza 50 euroren truke.

13:00etan hasiko da festa Agosti eta Barrenarekin egingo duten kantu-jirarekin. 14:30ean bazkaria izango dute Lagunak Erretegian, eta berriz ere, 16:30ean, kantua eta festa izango dira protagonistak Agosti eta Barrenarekin. 20:30ean zizka mizka batzuk jango dituzte, eta 22:00 aldera amaituko da eguna. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, betiko kanta herrikoiak abesteaz gain (Lete, Laboa, Pantxoa eta Peio, Imanol, B.Lertxundi, Itoiz...), berriagoak ere abestuko dituzte (Hertzainak, Sorotan Bele, Oskorri, Tapia eta Leturia, Mikel Markez...), baita gaur egungoak ere (Izaro, Huntza, ETS, Zetak...). Eta zera gehitu nahi izan dute: "Kantatzen duen herri bat ez delako inoiz hilko. Zaindu ditzagun eztarriak. Zaindu dezagun elkar!".