Jaiek ez dute etenik Urdanetan

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 9a, 11:00
Joan den asteko herri kirol jaialdia Urdanetan. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

San Martin jaien bigarren erdiari helduko diote Urdaneta auzoko bizilagunek ostiraletik igandera. Larunbatean, gainera, San Martin Egunaz gozatuko dute.

Aurreko asteburua hasi ziren ospatzen sanmartinak Urdaneta auzoan, eta asteburu honetan segida emango diote. Gainera, larunbatean egun handia izango dute, San Martin Eguna, eta ekitaldi oparoa antolatu dute jai batzordekoek. Baita iganderako ere.

Azaroak 10, ostirala
- 23:00etan hasita, Ximor taberna zabalik DJ Hidalgoren eskutik.

Azaroak 11, larunbata. San Martin Eguna
- 06:00. Dianarekin batera oilasko biltzea Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 12:00. Meza nagusia eta ondoren Gure Boza otxotearen emanaldi xumea Jokin Lizaso apaiza omenduz.
-17:00. Auzotarren  herri-kirol jaialdia: trontza, txingak, lokotxak, zaku karrera...
- Jarraian, kalejira auzoan zehar trikitilariekin.
- 21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi Elkartean.
- Ondoren, erromeria Enaitz Alberdi eta Naietzen eskutik Indamendi Elkartean.
- Gau erdian hasita, zabalik Ximor taberna DJ Bon-en eskutik.

Azaroak 12, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Auzotarren arteko esku pilota  eta pala txapelketako finalak.
- Jarraian, poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituta.
- 18:00. Kalejira eta erromeria Laja eta Lutxurdioren eskutik 22:30ak arte.
- Ondoren, festei amaiera emateko patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.