Elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dute Memoriaren Egunaren harira

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 9a, 12:00
Iazko Memoriaren Eguneko ekitaldia. (Jabi Gonzalez Toston)

Zarauzko Udala elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako. Ekitaldia, berriz, igandean izango da Arrosategi parkean.

Memoriaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, urtero bezala, Zarautzek bat egingo du egun gogoangarriarekin. Bihar bertan, elkarretaratzea deitu du Zarauzko Udalak, 12:00etan, Lege Zaharren enparantzan; Udalbatzako zinegotzi guztiak daude bertaratzera gonbidatuta.

Horrez gain, urteroko ohiturari jarraituz, ekitaldi nagusia igande eguerdian egingo dute, 12:00etan hasita, Arrosategi parkean. Bertan, udal taldeetako ordezkariek hitzartze laburra egingo dute, eta biktimen omenezko isilunearen ondoren, landare eskaintza eginez amaituko dute ekitaldia.