Errigoraren galdera-erantzunen lehiaketak baditu irabazleak

Erredakzioa 2023ko aza. 10a, 09:49

Erantzun guztiak asmatzen zituztenen artean, bi lagunentzako Lezaun upategirako bisita eta bazkaria zozkatu ditugu, eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigorako bi saski.

2003an jaio zen Errigora, eta beraz, 10. urteurrena ospatzen ari dira aurten. Hortik dator aurtengo kanpainaren leloa: 10 urte bete-bete. Urteurrena aitzakia hartuta, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) galdera-erantzunen jolasa jarri zuen martxan.

Hamaika galdera prestatu zituen UKT-k eta erantzun guztiak asmatzen zituztenen artean, bi lagunentzako Lezaun upategirako bisita eta bazkaria zozkatu ditu. Zozketa egin ondoren, irabazlea Xabier Iturria izan da. Gainera, parte hartzaile guztien artean Errigorako bi saski zozkatu ditu, eta saridunak Ane Etxeberria eta Mikel Etxabe izan dira.