Astazubiko garbitzaileen irudia komun autogarbigarrian

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 11a, 13:00
Astazubi plazako komun autogarbigarriaren irudia. (Aritz Mutiozabal)

Garaiko irudia berreskuratu du udalak, eta plazaren iragana eta orainaldia islatzeko.

Zarauzko Udalak emakumeak arropa garbitzen ikus daiteken argazki zahar baten irudia jarri du Astazubi plazako komun autogarbigarriaren horman. Azken Portu auzoan zegoen aipatu plazako garbitegi zaharraren barruko aldean ari dira garbitzaileak lanean, eskuinaldean, eta mutiko bat zutik, ezkerraldean. 1920an aterako argazkia da, eta irudian ageri diren pertsona guztiak aurrera begira daude, argazkilariak flash noiz botako zain.

Egun batzuk badira azpiegitura apaindu zuenetik udalak, eta, egia esan, bertatik igaro diren herritarrek ikusmin handiarekin erreparatu diote garaiko irudiari. Azken finean, ekimen honen bidez, Astazubi plazaren iraganak eta orainaldiak bat egiten dute.