Zarautzen izango da 'Arnasetik' bideo sormen lehiaketaren sari banaketa

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 13a, 13:30
Iazko sari banaketa. (Artxiboa)

Modelon izango da hitzordua azaroaren 22an, 18:00etatik aurrera. Bertan, 2.000 euro banatuko dituzte saritan, hiru kategoriatan banatuta: LH5 eta 6, DBH 1 eta 2, eta DBH 3 eta 4. Horretaz gain, publikoaren saria ere banatuko dute, eta talde bakoitzari 500 euro emango dizkiete.

Euskararen arnasguneek duten garrantzia ikus entzunezko formatuetan jendarteratzeko asmoz, Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideo sormen lehiaketa abiatu zuen iaz, 10-16 urte bitarteko gazteentzat. Izandako "arrakasta" kontuan hartuta, aurten bigarren edizioa jarri dute martxan, eta guztira 112 sormen lan aurkeztu dituzte Euskal Herri osoko gazteek. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenaren sari banaketa Zarautzen izango da, azaroaren 22an, zehazki. Modelon izango da hitzordua, 18:00etatik aurrera. Bertan, 2.000 euro banatuko dituzte saritan, hiru kategoriatan banatuta: LH5 eta 6, DBH 1 eta 2, eta DBH 3 eta 4. Horretaz gain, publikoaren saria ere banatuko dute, eta talde bakoitzari 500 euro emango dizkiete. Diru hori Irrisarri Land parkean, Durangoko Azokako denda birtualean edota EITBko Goazen! eta Irabazi arte! telesailetakoko merchandising produktuetan gastatu ahal izango dute. Hemen ikus daitezke ekimenera aurkeztu dituzten bideo guztiak