Emakume Futbolari Eguna egingo dute azaroaren 26an, hondartzan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 14a, 11:00
Bi emakume futbolari joan den asteburuan jokatutako plaieroetako hirugarren jardunaldian. (Juan Luis Romatet)

Plaieroetako talde antolatzailearen ekimena da eta emakumeei soilik zuzendutako jardunaldia jokatuko dute. Hondartzako futbol txapelketan emakumeen parte hartzea sustatzea da helburua.

Hondartzako futbol txapelketako antolatzaileek ekimena berezia prestatu dute datorren azaroaren 26rako plaieroetan emakumeen parte hartzea areagotzeko. Zehazki, emakumezkoei zuzenduriko jardunaldi irekia izan da antolatu dutena hondartzako futbolean jokatzeko interesa duen orok horretarako aukera izan dezan. 

Gauzak horrela, antolatzaileek Zarauzko nahiz inguruko herrietako emakumeak taldea osatu izena ematera animatu dituzte. Zehaztu dutenez, talde bakoitzak zazpi jokalari izan beharko ditu gutxienez eta lotura honetan eman daiteke izena. Edonola ere, azaldu dute aipatu kopurura iristea lortzen ez duten taldeetako jokalariei eskainiko dizkietela bestelako aukerak inor ez dadin geratu jokatzeko aukerarik gabe.

Horrez gain, argitu dute lagunartekoak izango direla partida guztiak eta 20 minutuko bi zatitan banatuta jokatuko dituztela 09:00etan hasita. Hau da, izan ohi duten iraupenaren erdia izango dute.