'Andereño' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 20a, 11:00

Zozketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko badute horretarako aukera. Ostiralean amaituko da zozketan parte hartzeko epea, 12:30ean.

Azaroaren 26an, igande honetan, Andereño haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Anita Maravillas taldeak, Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Andereñoaren istorioa aske eta zoriontsu izateko ahalegin ero eta ederra da. Antzezlan mutua da eta 6 urtetik gorakoentzat dago zuzendua.

Zozketan parte hartzeko epea ostiraleko 12:30ean bukatuko da.