'Galdedebalde' saio berezia atzeratu dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 20a, 20:00

Larunbatean zuten egitekoa Bulego musika taldea gonbidatu zutela, baina azkenean ez da posible izango. Irratsaoiaren arduradunek oraindik ez dute data berria zehaztu.

Arraio Irratiko entzuleek zain egon beharko dute Galdedebalde irratsaioko kideek Bulego musika taldearekin egitekoa duten saio berezia entzuteko. Hasiera batean, larunbatean zuten egitekoa publikoari zabalduta eta galderak egiteko aukera eskainita, baina atzeratu egin behar izan dute sare sozialetan zehaztu dutenez. Gainera, momentuz ez dute zehaztu noiz egingo duten azkenean.