Aurrekontu orokorrak izango dituzte ardatz biharko plenoan

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 28a, 16:00
Urriko udalbatzarrean, bozketa baten unea. (Aritz Mutiozabal)

Udalbatzar aretoan izango da saioa, ohi bezala, 19:00etatik aurrera.

Hilabete honetan asteazkenez egingo dute udalbatzarra –bihar arratsaldean, alegia–, azaroaren 30erako greba feminista deituta dagoelako. Udaletxeko pleno aretoan izango da, beti bezala, 19:00etan hasita, zuzenean ikusteko aukera egongo da streaming bidez, udalaren webgunean.

Hainbat puntu bozkatuko dituzte ohiko bilkuran, baina garrantzitsuena zalantzarik gabe 2024ko aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea izango da. Aurrez, ordenantza fiskalei behin betikoz onartu beharko dituzte. Bestalde, udal talde bakoitzak aurkeztutako hiruna mozio eztabaidatuko dituzte, hirurak pentsioei buruzkoak..