Euskarak bizi-bizi jarrai dezan

Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 11:00
Euskararen Eguneko ekitaldi bat. (Anartz Izagirre)

Igande honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eskualdeko herri gehienetan askotariko ekitaldiak antolatu dituzte data horren harira, baita Zarautzen ere.

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, igandea, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Euskal Herrian barna, baita Urola Kostako udalerri gehienetan ere, tartean Zarautzen.

Euskaraz bizitzearen aldeko ospakizun eguna da, eta musika, kantaldi nahiz zinema emanaldien bidez zabalduko dute aldarri hori. Baina ez hori bakarrik: eskualdeko hainbat herritan euskararen erabilera sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte azken asteetan, bai ikasleekin, bai herritarrekin. Argi dagoena da Euskararen Egunak ez duela data zehatz bat, egunero dela baizik.

Egitaraua

Zarautz

Gaur, abenduak 1.

  • 20:00. Literatur emanaldi musikatua saioa, Modelo aretoan.

Bihar, abenduak 2.

  • 16:45. Haurrentzako zinema euskaraz, Modelo aretoan.

Etzi, abenduak 3.

  • 16:45. Haurrentzako zinema euskaraz, Modelo aretoan.
  • 18:00. Eingo taldearekin erromeria, Musika Plazan.