'Euskararen berreskurapenaren erronka', gaur Photomuseumeko Gelan

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 1a, 10:41
Gaurko saioa 18:00etan hasiko da.

Igandean ospatuko den Euskararen Egunari lotutako saioa izango dute gaur Zarauzko Photomuseumeko Gela programan. 

Euskararen berreskurapenaren erronka izeneko jarduera izango dute gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera Photomuseumen eskaintzen duten Gela programan.

Euskara berreskuratzeko lanetan izandako bi eredu eta esperientzia azalduko dira gaurkoan. Batetik, Nafarroa Behereko Amikutzeko eskualdean hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia azalduko da eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina. Bestetik Arabako Lautadako zortzi udalerritako herritarrek egindako ahalegina azalduko da bertako 2019 Euskaraldiko antolatzaileen eskutik.