Zozketa bidez aukeratu dituzte Zarauzko hitz kuttunak

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 2a, 12:30
Murkil elkarteko ordezkaria Irune Urbieta eta Leire Arana zinegotzien artean. (Zarauzko Udala)

Euskararen Nazioarteko Eguna izango da bihar. Horren harira, Gure hitz kuttunak aukeratzeko ekimena jarri dute martxan Zarauzko Udalak eta Murkil merkatarien elkarteak.

Herriko establezimenduetako bezeroek euskarazko beraien hitz kuttunak adierazteko aukera izan dute, Zarauzko Udalak eta Murkil merkatarien elkarteak antolatutako Gure hitz kuttunak egitasmoaren barruan.

Kanpainak arrakasta izan du, eta 2.498 proposamen jaso dira guztira. Parte hartu duten guztien artean 100 euroko zazpi erosketa txartel zozkatu dituzte. Atzo egin zuten zozketa udaletxeko pleno aretoan. Irabazleak eta jarri dituzten izenak hauek izan dira:

  • Samuel: Polita 
  • Paul: Mara-mara 
  • Cristina: Laztana 
  • Lidia: Kuttuna 
  • Amaia: Xirimiri 
  • Begoña: Ongietorri 
  • Julen: Anaitasuna 

Datozen egunetan, hitz guztien jasoketa eta klasifikazioa egin ondoren, zarauztarrek aukeratu dituzten hitz kuttunenen berri emango dute ekimenaren sustatzaileek.