Gazte Eguna ospatuko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 1a, 17:00
Aurreko urteetako Gazte Eguna.

Egun osoko egitaraua antolatu du Dandak: eguerdian hasiko dira Frontoi Txikin, eta bazkalordutik aurrera Hiruputzun jarraituko dute festa.

Danda Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du biharko, egun osoko egitarauarekin. Eguerdian jarri dute hitzordua, 12:00etan, Fontoi Txikian, eta bertan harrijasotzaileak nahiz poteo girotua izango da. Jarraian, 14:30 aldera, lagunarteko bazkaria egingo dute Hiruputzu gaztetxean norberak etxetik eramandako janariarekin, eta amaitzeko postre lehiaketa izango da.

Afalostean, berriz, zuzeneko musikaren txanda izangio da: 18:30ean, Debrass Band taldea, eta 21:30 Ibil Bedi. Bigarren kontzerturako sarrerak 8 euro balio du, eta eguerdi partean, 13:00 aldera, hasiko dira saltzen Frontoi Txikin. Festa biribiltzeko, gauerditik aurrera, DJ Landeramez eta DJ Trotik girotuko dute gaztetxea.