Xabier Arasolok lortu du lehen euskal txirrindulariaren maillota denboraldiko estreinako jardunaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 6a, 16:30
Xabier Aransolo saria eta maillota jasotzen asteburuan. (Eulen Nuuk)

Ipar Euskal Herrian jokatu zituen denboraldiko lehen bi lasterketak, eta txirrindulariek "esperotako errendimendua" izan zutela azaldu dute Eulen Nuuk taldeko kideek.

Eulen Nuuk txirrindulari taldeak pasa den asteburuan abiatu zuen denboraldia elite eta 23 urtez azpiko mailan. Ipar Euskal Herrian jokatuko  zituzten lehen bi lasterketak: larunbatean Boucau eta Tarnos herrien artean eta igandean Souraide eta Kanboren artean. Taldeko arduradunek azaldu dutenez, "lan ona" egin zuten txirrindulariek, eta nabarmentzekoa da Xabier Aransolok egindako lana, lehen euskal txirrindulariaren saria eta maillota irabazi baitzituen.

Oro har, lehen urteko txirrindulariek "esperotako errendimendua" izan zutela aitortu dute taldeko arduradunek. "Bi lasterketak oso azkarrak izan ziren eta horrelakoetan arazo teknikoek edo matxurak gertatzen badira txirrindulari horiek lasterketatik kanpo geratzea ohikoa izaten da. Hori gertatu zitzaion Alarciari", azaldu dute.

Eulen Nukk taldeako arduradunen iritziz, denboraldiko lehen jardunaldiek "balio dute kategoriara, lan talde berrira eta lasterketan parte hartzera egokitzeko". "Txirrindulari gazteek ikasi behar dituzte lasterketetako dinamikak. Iparraldean egiten diren probetan, talde teknikoaren eta txirrindularien arteko interkomunikatzaileak galarazita daude, eta horrek ere badu zailtasuna gazteentzat".

Datorren asteburuan denboraldiko lehen igoerak izango dituzte aurretik Eulen Nuuk taldeko txirrindulariek.