Jada ikus daitezke mundu osoko emakume zientzialariak herriko saltokietan

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 7a, 16:00

Ekimenaren helburua da, Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziaren hitzetan,  "egun hori ospatzeaz gain zientzia arloko emakumeei ikusgarritasuna ematea, baita bertan emakume erreferenteak egon daitezkeela erakustea ere".

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailaren 11n, eta horren bueltan, herriko 22 merkatarik horma irudiak jarri dituzte beraien erakusleihoetan. Bertan, zehazki, mundu osoko eta hainbat diziplinatako emakume zientzialariak azaltzen dira, eta horien inguruan osatu dituzte erakusleihoak merkatariek.

Elhuyarrek sortutako ekimena da honakoa, Zarauzko Udalak ere parte hartu nahi izan duena. Aurreko astean aurkeztu zuten ekimena, eta horren helburua da, Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziaren hitzetan,  "egun hori ospatzeaz gain zientzia arloko emakumeei ikusgarritasuna ematea, baita bertan emakume erreferenteak egon daitezkeela erakustea ere".