'Hirugarren adina zineman' zikloa abiatuko dute bihar Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 8a, 15:00
Jack Nicholson aktorea 'About Smith' filmean.

Gela programaren barruan antolatu dute eta hainbat saio egingo dituzte. Ohi bezala, 18:00etan jarri dute hitzordua eta doakoa izango da sarrera.

Adineko pertsonen gorabeherei buruzko filmak izango dituzte hizpide bihar Photomuseumeko Gela programako saioan; izan ere, Hirugarren adina zineman deitu duten zikloa abiatuko dute. Hala, datozen asteetan zahartzaroaren hainbat arlo jorratzen dituzten ikus-entzunezkoak aztertuko dituztela zehaztu dute antolatzaileek eta biharkoa izango da lehenengo saioa. Ohi bezala, 18:00etan ekingo diote jarduerari eta doakoa izango da sarrera.

Ikusiko dituzten lanetako batzuk zein izango diren ere aurreratu dute antolatzaileek; besteak beste, 2011ean estreinatutako Arrugas animaziozko filma, 2002ko About Smith, 2000. urteko Space Cowboys, 1985eko Cocoon edota 1991ko Tomate berde frijituak.